Beren kabuz bidaiatzen aritzen den jendearekin taldea osatu nahi dute eta bilera deitu dute biharko. Hasierako idea da herrialde ezberdinetako kontaktuak eta informazioa elkartrukatzeko gunea sortzea, eta emanaldi eta ekintza ezberdinak antolatzea bidaien bueltan. Garbi utzi nahi izan dute ideia borobildu gabe dagoela eta hurbiltzen den jendearen artean pentsatuko dela taldea zer izan litekeen. Bilera, bihar, arratsaldeko 19:30ean izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!