Unai Alvarez munduko azpitxapeldun Mexikon

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 4a, 03:00

Unai Alvarez munduko txapelketa jokatzen izan da Mexikon, buruz buru trinketean, eta txapelketa borobila egin du, Loquillo mexikarra hezur gogorregia egokitu bazaio ere. Mexikarrarekin jokatutako bi partiduak galdu ditu hernaniarrak, lehen fasean 40-31 eta finalean 40-19. Gainerako partiduak irabazi egin ditu Espainiako selekzioarekin jokatu duen hernaniarrak, Cubako Quesadaren aurkakoa bata eta Frantziaren izenean parte hartu duen Lazkanoren aurkakoa bestea. Horrek eman dio zilarrezko domina; sari ederra, urrea amestu bazezakeen ere.

Finalean atzetik
Alvarezek bazituen aukerak urrezko domina lortzeko, baina, pelotari mexikarra gehiago izan zen finalean eta goitik behera dominatu zuen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!