Zinemaldia bihar uhinetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 3a, 03:00

Molotoff irratiko Zinetoff irratsaioan Donostiako Zinemaldiari buruzko saio berezia izango da, bihar, 16:30etan (eta errepikapena 21:00etan). The Old garden eta Delirius pelikulei buruz ariko dira eta bien prentsaurrekoak emango dituzte. Nomadak TX dokumentalari buruz ere ariko dira eta parte hartzaile baten iritziak azalduko dituzte; Matt Dillon Donostia Saria jaso duen aktoreak emandako prentsaurrekoa azalduko dute eta horri buruz hitz egingo, eta beste hainbat pelikulei buruz ere ariko dira, biharko irratsaioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!