Gimnasia erritmiko taldeak jakinarazi du, Kirol Patronatuak entrenamendu ordutegia jakinarazi arte, 2001, 2000 eta 1999 urteetan jaiotako haurrek ezin izango dutela hasi. 1998 urtean edo lehenago jaio diren haurrak, abisu berririk izan arte, astelehen eta asteazkenetan entrenatzen jarraituko dute, betiko ordutegian. Taldeak aipatu du, behin betiko ordutegia kiroldegiko bulegoan eta Kronikan jarriko dutela. Bihar, berriren bat izatea espero dute. Eragozpenengatik barkamenak ere eskatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!