Asier Larrañaga hernaniarrak beste garaipen bat erantsi dio azken urteetako ibilbide oparoari, Zumaiako Zakila Bira lasterketakoa hain zuzen ere. Hernaniarrak erakutsi du kross herrikoietan goiko muturrean dabilela eta Asier Urdanpilleta oñatiarraren aurretik sartu da Zumaiako proban joan den larunbatean, denbora oso ona eginda gainera (1:06:50). Hogei kilometro ditu proba famatu honek, eta ibilbide gogorra: Zumaiatik Arroara, Iraeta, Aizarnazabal, Oikia, Bedua eta Zumaiara buelta.
Parte hartze haundia
Sailkapen ofizialaren arabera, 612 lagun dira aurtengo edizioko proba bukatu dutenak eta horien artean 9 dira zerrendan ageri diren hernaniarrak. Aipagarria da, ordu eta erditik jaitsi dutela bederatzi lagunetatik zazpik eta gainerako biak ere ordu eta erdiaren bueltan ibili dira, denbora oso ona eginda.