Frankismoa Hernanin izenburuarekin erakusketa antolatu du Natza elkarteak, urriaren 11 bitartean. Egunero dokumentalak proiektatzen ari dira. Ostiraletan arratsaldeko 18:00etan eta larunbatetan eguerdiko 12:00etan, Mikel Arrietak gerrari buruzko azalpenak emango ditu. Erakusketa astean zehar ikusi nahi duena arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara joan daiteke, Errotara (Antziola 7, behea) . Asteburuetan eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango da ikusteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!