uDALETXEKO euskara Zerbitzuak, AEKk, Udal Euskaltegiak, herriko ikastetxeek eta Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Gure Artean Euskaraz egitasmoa jarriko da martxan, aurtengo ikasturtean ere. Egitasmo honetan taldeak osatzen dituzte euskeraz dakitenek eta ikasi nahi dutenek, dakienak ez dakienari erakutsiz, euskeraz hitz egiteko ohitura sortu edo berreskuratzeko. Ekimena azaroan jarriko da martxan eta ekainean bukatuko da. Talde bakoitzak erabakiko du noiz, non eta zein maiztasunekin egin zita. Izena emateko aukera urriaren 30a bitartean izango da eta Udaletxeko euskara zerbitzuan, euskaltegietan, ikastetxeetan eta Doberan Euskara Elkartean eman daiteke izena. Informazio gehiagorako 943 33 27 99 telefonora deitu daiteke.
Eukeraz dakitenen premia
Egitasmoaren bultzatzaileek jakinarazi dute euskaraz ikasi nahi duen jende dezentek ematen duela izena, eta euskaraz dakitenen premia izaten dela hauekin berriketan aritzeko. Euskaraz aritzeko ohitura hartu nahi duena aukera hori gabe gelditu ez dadin, euskeraz dakitenei ere dei egin diete.