HITZaldia izango da gaur, Biterin, Eusko Jaurlaritzako lurzoruaren legeari buruz. Hizketan ariko dira Javier Buron, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria; eta Ricardo Ortega, Etxebizitza eta Gizarte gaietako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria. Hitzaldian lege honen nondik norakoak azalduko dituzte eta defendatuko dute, lurzoruaren legea ´espekulazioaren aurkako, etxebizitza babestua bultzatzeko eta gure herri eta hirietako garapen iraunkorra bermatzeko tresna berria` dela. Hitzaldia, gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.
Iraila bukaeran indarrean jarritako legea
Lurzoruaren legea ekaina bukaeran onartu zuen Eusko Legebiltzarrak eta iraila bukaeran jarri zen indarrean. Besteak beste, 2006-2009 bitartean herritarrei babestutako 30.000 etxetik gora eskaintzea da legearen helburua.