Zeberio IIak irabazi egin zion Ezkurrari larunbatean, Urrutia lagun zuela

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 2a, 03:00

Urrutia gaztea lagun zuela, Jokin Zeberiok irabazi egin zuen joan den larunbatean, Koteto Ezkurra eta Angel Lekunberriren kontra, 40-33. Partiduak ikusmin haundia piztu zuen, batetik aurtengo buruz buruko txapelduna, eta bestetik 11 aldiz txapeldun izana elkarren aurka neurtuko zirelako. Zeberio IIak ez zuen barkatu, eta denbora luzean markagailuan atzetik joan baziren ere, bukaeran aurrean izugarri arriskatu zuen elduaindarrak eta ezin hobeto atera zitzaion dena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!