ESPERO zen bezala, partidu parekatua jokatu zuten atzo Hernanik eta Añorgak, Zubipen, eta 1-1 bukatu zen partidua. Golak partidu hasieran izan ziren; Añorgarena hernaniar batek sartu zuen, Maitane Andresek, hain zuzen; hernaniarrena berehalaxe iritsi zen, minutu gutxi batzuetara, Amaia Urkiak sartua. Hortik aurrera, neurketa nahiko parekatua izan zen, hernaniarrak aukera gehiago sortu bazituzten ere.
Gora dijoan taldea
Hernaniarrek itxura oso ona eman zuten atzoko partiduan. Jokaldi batean hiru aldiz errematatzeraino iritsi ziren, eta indarrez ere gai haundiko taldea dela erakutsi zuten. Jon Zabaleta entrenatzaileak Kronikari esan dionez, ´ederki ari gara. Gaur Añorgak ia aukerarik ez du izan, defentsan ondo ari garelako. Irriki faltarik ez du taldeak, eta zelaian dena ematen dute. Indarrez ere besteak baino gehiago gara. Taktika pixka bat falta zaigu, eta gogoa dagoenean hori hartu egiten da`.
Hurrengoa Amara Berri
Datorren asteburuan Martutenen jokatuko du Hernanik, Amara Berri taldearen kontra. Igoera fasea jokatzeko hautagaia da Amara Berri; lana gogotik egin behar, beraz.