Kontsumoak gero eta garrantzia haundiagoa dauka gure bizitzetan. Kontsumorako eskaintza eta aukera gero eta zabalagoa da, baina askotan nondik nora jo jakitea ez da erraza izaten. Hori argitzeko helburuarekin sortu da Kontsumoari buruzko Erakusketa Ibiltaria, eta gaurtik ostiralera Biterin izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Hiru punturi arreta
Erakusketak hiru puntu edo gai nagusitan jarri du bere arreta: produktuen etiketak, telefonia eta Internet, eta bidaiak eta garraioak. Ikus-entzunezko lau dorreren bitartez ematen zaizkigu argibideak. Adibidez, zer egin hegaldi bat bertan behera utzi dugunean edo ekipajea gal- tzen dugunean? Zein informazio ekarri behar du agentzia baten bidaia-liburuxkak? Zerbitzu batekin ados ez bagaude zer egin behar dugu? Nola babesten gaitu legeak? Zein dira gure betebeharrak?
Jaurlaritzak antolatua eta Ongintzak babestua
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak antolatu du erakusketa, eta herriz herri dabil. Hernaniko Ongintza Patronatuak babestuta etorri da erakusketa Hernanira, eta Andoni Amonarraizen esanetan, ´Kontsumitzaileon eskubide eta betebeharrak jakitera ematea` du helburu nagusia. Erakusketa bihartik ostiralera (urriaren 2tik 7ra) izango da Biteri kultur etxean, goizez eta arratsaldez.