Herri kiroletan probatu zuten beren burua atzo 30 gaztetxok

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 1a, 03:00

Umore ederrean pasa zuten arratsaldea, Ongintza patronatuko Aisia programa barruan antolatutako ekitaldian.

KONTRABANDOA, gizon proba, lokotxa biltzea, sokatira, txinga eta abar izan zituzten atzo Atsegindegira hurbildu ziren umeek. Edozein begira jartze hutsarekin nekatzeko adina proba izan zituzten, baina, hala ere, umeei ez zitzaien neke gehiegi antzematen aurpegian, gehienek irripar batekin edo algara bizian egin baitzituzten proba guztiak.

Aisia programa

Atzoko ekitaldia Ongintza patronatuko Aisia programaren barruan antolatu zen. Programa honetan, umeek aisialdi denboran egiteko hainbat ekintza ezberdin egiten dituzte, eta atzokoan herri kirolen txanda izan zen. Arratsaldeko 16:30etan hasi ziren probak eta ordu horretan ume gehiegi hurbildu ez bazen ere, pixkanaka-pixkanaka talde dezentea bildu zen eta arratsalde pasa ederra egin zuten bertaratu zirenek. Azkenean, denak garaile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!