Gaur 56garren eguna bete da Iñaki de Juana presoak gose greba hasi zuenetik, eta egoera hori salatzeko mobilizazioak egin dira eta daude deituta Hernanin.
Mobilizazioak egunero
Egunero kontzentrazioak izango dira 18:00etatik 20:00etara Zinkoenean. Bestalde, asteazkenean kotxe karabana egingo dute 20:00etan hasita. Ostegunean autoinkulpazioak izango dira, ferian. Ostiralean akanpada dago deituta, Plaza Berrin, eta 00:00etan kazerolada.
Kontzentrazioak eta akanpada
Asteburuan ekitaldi ugari izan dira De Juanaren egoera salatzeko. Ostiralean kontzentrazioa izan zen, eta herritar talde batek akanpada eta baraualdia egin zituen Gudarien plazan. Gauean, bestalde, kazerolada izan zen kaxkoan. Asteburuan baita ere, ur botila hutsak zintzilikatu dituzte sinbolikoki, protesta modura, herri guztian.