Ez du hanka onarekin hasi denboraldia Hernaniko saskibaloi taldeak. Atzo, 48-58 galdu zuten hernaniarrek zarauztarren kontra. Partidu guztian deseroso jokatu zuten etxekoek, Zarautzen defentsak lan haundia jarri zielako erasoan lasai jokatzeko. Hernaniarren armarik onena kontraerasoa izan zen, eta partidu bukaeran ia 15 puntuko aldeari eman zioten buelta. Partidua bukatzeko 1,5 minutu geratzen zirela, 5 puntura zeuden hernaniarrak. Esfortzu haundia egin zuten, ordea, horraino iristeko, eta indarrik ez zuten izan erremontada hasi eta buka egiteko. Hurrengo partidua, Iraurgiren aurka, larunbatean, Azpeitian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!