Lurzoruaren legeari buruzko hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 2a, 03:00

Datorren asteazkenean hitzaldia izango da Biteri kultur etxean, Lurzoruaren lege berriari buruz. Javier Buron eta Ricardo Ortegak emango dute hitzaldia. Bi hizlariek diotenez, ´lege berria espekulazioaren aurkako tresna da, etxebizitza babestua bultzatzeko eta gure herri eta hirietako garapen iraunkorra bermatzeko tresna`. Asteazkenean, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!