honako konpromisoa firmatu zuten joan den ostiralean Hernaniko 10 kiroletako 20 kidek: ´kirolariok ere euskararen gainean konpromisoak hartu nahi ditugu: dakigunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa, ez dakitenak euskaltegira joatera animatzeko konpromisoa, eta euskara ikaste horretan hauei laguntzeko konpromisoa. Horregatik, kirolariok AEKn matrikulatzera animatu nahi zaituztegu`.
AEK matrikulazio kanpainan da, eta horren barruan jaso nahi du kirola, musika, kultura, eta merkatari eta ostalaritzako hernaniarren konpromisoa.
Sinatzaileak:
Herri kirolak: Aitor Barrenetxea, Iñigo Lertxundi, Antton Arka; errugbia: Gurutz Agirresarobe, Ugaitz Otaño, Urtzi Garcia, Asier Intxausti; futbola: Jon Loran, Eneko Goya, Dabid Muñoz, Garbiñe Etxeberria; txirrindularitza: Eugenio Goikoetxea; pelota: Amaia Martinez, Iñaki Barrenetxea; arrauna: Aiert Larrarte; saskibaloia: Oihane Arrizabalaga; boleibola: Oihana Iruretagoiena, Ainara Zuaznabar; xakea: Breogan Estevez; piraguismoa: Olatz Alkorta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!