Areto futbol talde berria sortu da aurten Hernanin, Yone Boutique Hernani izenarekin. Taldea Gipuzkoako 3. mailan arituko da. Atzo arratsaldean jokatu zuten denboraldiko lehen partidua Idiazabalen aurka kiroldegian eta erraz nagusitu ziren. Partidua 11-0 bukatu zen hernaniarren alde. Ea ba, estraineko denboraldian, lehenengo partiduan hasitako bidetik jarraitzen duten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!