Bilera bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 2a, 03:00

Elkartzen eskubide sozialen aldeko taldeak asteroko bilera du bihar, Biterin, 18:30etatik aurrera. Taldeak ikasturtea hasi duela eta dei egin die taldean parte hartu nahi duten herritarrei, bilerara azaltzeko. Etxebizitza, garraio publikoa, pobrezia eta prekarietatearen inguruan ariko dira datozen hilabeteetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!