Datorren astebururako irteera antolatu du Mendiriz Mendik gaztetxoentzat. Ostiraletik igandera bitartean Artikutzara joango dira. Plaza mugatuak daudenez, 30 lagun gehienera, aldez aurretik izena eman behar du joan nahi duenak. Izena emateko epea bihar bukatuko da. Mendiriz Mendiren lokaletik pasa behar du interesatuta dagoenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!