Eusko Jaurlaritzaren Lurzoru legeari buruz hitz egingo dute datorren asteazkenean, Javier Buron eta Ricardo Ortegak. Legeari buruz diote, ´Espekulazioaren aurkako tresna berria dela, etxebizitza babestua bultzatzeko eta gure herri eta hirietako garapen iraunkorra bermatzeko tresna`. Buron Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria da, Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Sailaren barruan. Ortega Etxebizitza eta Gizarte gaietako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria da. Hitzaldia datorren asteazkenean da, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!