Gas instalazioen errebisio kontratuetan iruzurra salatu du Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 1a, 03:00

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) salatu du, ustezko iruzurra egiten ari direla Hernanin, gas instalazioa dutenei errebisio eta mantenimendu kontratua eskaintzen ari omen delako enpresa bat. Aurreko urteetan ere irregulartasun asko izan omen dira gai honekin, eta horregatik, honakoa argitu nahi zaie udaletik gas naturala zein butanoa erabiltzen dituztenei: gas instalazioen azterketa 5 urtetik behin egin behar da butanoaren kasuan, eta 4tik behin gas naturalaren kasuan, eta erabiltzaileak aukeratu dezake zein enpresak egingo duen errebisioa. Erabiltzaileak aurrekontua eskatzeko eskubidea du. Ordainketa beti instalazioa bukatu ondoren egin behar da eta egoki egindako faktura jaso behar du erabiltzaileak. Azterketa egin delako ziurtagiria jaso behar da. Instalazioaren mantenimendua kontratatzea aukerazkoa da, ez derrigorrezkoa. Era berean, ez da derrigorrezkoa 10 urtez behin erreguladorea aldatzea. Zalantzaren bat duenak KIUBera jo lezake, Sandiusterri 1, edo telefono bidez, 943 557854ra deituta (KIUB), edo 943 337000 (Udaltzaingoa).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!