AMHER elkarte multikulturalaren bilerak berriz hasiko dira, udaran geldirik egon ondoren. Urriaren 2an izango da hurrengoa, Latsunbe Berriko Auzo Elkartean eta ateak irekita daude bertan jaiotako nahiz kanpotik etorritako guztientzat. Edozein kontsulta egiteko telefono berria dute: 667-710928.
Afaria ere antolatu dute AMHERekoek datorren ostiralerako, irailak 6. Afari irekia da hernaniar guztientzat eta joan nahi duenak etzi baino lehen izena eman beharko du aipatutako telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!