Txapeldun ohia txapeldunaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 30a, 03:00

Gaur Galarretan, Koteto Ezkurrak Jokin Zeberioren kontra jokatuko du, Angel Lekunberri lagun duela. Zeberio IIak Urrutia txapeldunordea izango du atzean, gaur egun dagoen atzelari onenetakoa, eta Ezkurrak izardi puska bat bota beharko du aurtengo bi finalistei irabazteko. Partidua jaialdiko bigarrena izango da, 17:00ak aldean hasiko dena. Segidan beste partidu haundi bat izango dugu; Sarasuak eta Lizasok Altuna I eta Etxaberen kontra jokatuko dute. Kalitatezko partiduak, gaur Galarretan. Bestalde, Euskal Jai Berri frontoia urriaren bukaeran irekiko dutela jakinarazi du enpresak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!