Erraustegiaren aurkako plataformen Koordinadoraren eguna gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 30a, 03:00

Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara festa izango da gaur Donostiako Gipuzkoako plazan. Bertan, erraustegiaren aurkako plataformak bilduko dira eta hauek antolatutako postu, erakusketa eta aktuazio ezberdinak izango dira, jateko eta edatekoarekin batera. Urumea Bailara Bizirik taldeak deia luzatzen du, festa giroan egingo den erreibindikazio honetara agertzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!