Molotoff Irratiko festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

Denboraldi berriari ongietorria egiteko Molotoff Irratiak festa antolatu du Andoaingo gaztetxean. Honako egitaraua antolatu dute: 22:00etan, irratiko disko jartzaileak; 23:00etan, MIX&T hip hop taldearen emanaldia; 00:00etan, break dantzarien erakustaldia; 01:00etan, Kilombo Kapoeira dantza taldea eta 02:00etan, Selektah Sound System. Sarrera debaldekoa izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!