Mañel Ruiz eta Juan Karlos Urdanpilleta Gipuzkoako Herriarteko txapeldun.

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 30a, 03:00

Billabona herriaren izenean, Mañel Ruiz hernaniarrak eta Juan Karlos Urdanpilletak Gipuzkoako Herriarteko txapela irabazi zuten joan den asteburuan, Aginagan. Hernaniren izenean jokatu zuten Oskar Lazkano eta Iban Lazkano anaiei irabazi zien Ruizek eta Urdanpilletak, 30-26. Partidua luzea eta gogorra izan zen eta izugarri jokatuta bukatu zuten partidua lau pelotariek ere. Gipuzkoako Herriarteko txapelketa herri bakoitzeko kanpeonatuetako onenen artean jokatzen da, eta paleta goma indartzeko helburuarekin antolatzen du Gipuzkoako Pelota Federazioak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!