Aurredenboraldiko azken partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 30a, 03:00

errugbi liga urriaren 15ean hasiko dute Hernaniko talde guztiek, eta zein forma puntutan dauden jakiteko 6 partidu jokatuko dira gaur Landaren. Ohorezko B mailako taldeak Getxo izango du aurrean, maila bat gorago ari den taldea. Hernaniarrak bi partidu jokatu dituzte pretenporadan eta bi aurpegi erakutsi dituzte. Ohorezko A mailan jokatzen duen Salvadorren kontra oso itxura ona eman zuten, baina Irunen kontra oso bestelakoa. Gaur, indarrak bene-benetan nola dauden ikusiko dute, 16:00etan Landaren.

Beste bost partidu

Hernani B taldeak La Unica taldearen kontra jokatuko du. La Unica ere Hernani B baino maila bat gorago ari da eta ez du lan makala izango gaurkoa. Bigarren ekipoa izanik, arduradunen helburua taldea ´kontsolidatzea` da. 17:30etan. Nagusietan Getxo B-k eta Fenixek elkarren kontra jokatuko dute, 16:00etan; eta kadeteek triangularra prestatu dute, Hernani, La Unida eta Fenix taldeen artean. 17:30etan hasiko dute torneo txiki hori, eta hiru taldeek elkarren kontra jokatuko dituzte, bina partidu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!