gorengoen mailako taldeak azkar zuzendu zuen lehenengo jardunaldian Zubipen izandako irristada. Orduko hartan, ilusioz beteta atera zen taldea eta partidu arraro baten ondoren, ustekabean galdu egin zuen. Ondorengo bi jardunaldiak etxetik kanpo jokatu behar izan ditu, Pasajes eta Aretxabaletaren aurka, eta bietan garaipen argia lortu du (0-3 eta 1-3) eta oker hasitako bidea berehala zuzendu dute Dabid Muñozen mutilek.
Zubipeko lehen garaipenaren bila
Gaur etxeko lehenengo puntuak eskuratzera aterako da talde zuriberdea eta horretarako gogo berezia dute. Gaur garaipena lortu ezkero sailkapeneko goi muturrean ibiltzeko kandidato serioa dela erakutsiko luke Hernanik eta lehenengo partiduan sortutako zalantzak zeharo uxatuko lituzke. Aurrean Hondarribia izango du gaur Hernanik. Kostakoekn denboraldi hasiera irregularra egin dute eta etxean jokatu dituzten bi partiduetan ez du oraindik garaipena ezagutzen, bat berdindu eta bestea galdu egin baitute eta gainerako bi parti horietan ez zuten golik sartzea lortu. Hala ere, kanpoan jokatu duen partidua irabazi egin zuen (Martuteneri hain zuzen ere, Hernaniri lehen jardunaldian irabazi ziona). Beraz, zuriberdeek ezingo dute gaur gehiegi relajatu, Hondarrabi etxetik kanpo jokatzeko talde hobea dela dirudielako etxean jokatzeko baino. Hori gaur, ikusiko da arratsaldeko 16:30etatik aurrera Zubipen.
Emakumezkoen ligan Hernani-Añorga
Emakumezkoen ligan ere, oso partidu interesgarria ikusi ahal izango da Zubipen bihar goizeko 10:00etan. Hernaniarrak Añorgaren bisita jasoko dute. Añorgatarrek talde onak izaten dituzte beti, inguruko taldeetatik hartutako jokalariekin selekzio moduko bat egiten dutelako. Hernanira etorriko dena, añorgatarren bigarren taldea izango da (lehen taldea goiko kategoriatan dabil), baina filialek beti arriskua dute, goiko taldeetan sartzeko merituak egin behar dituztelako jokalariek. Hala ere, Hernanik aurreko astean lortutako garaipenarekin (1-7 Usurbilen aurka), hasiera txarrari buelta eman diote eta hauek ere etxeko lehen garaipenaren bila aterako dira. Partidua biar 10:00etan Zubipen.
Jubeniletan Real Sociedad-Hernani
Jubenilek ere urteko partidurik motibagarriena izango dute asteburu honetan. Real Sociedaden aurka jokatuko dute, gaur arratsaldeko 16:30etan an Zubietan. Gazteen liga nazionaleko taldeak jokatutako hiru partiduak berdindu egin ditu eta taldearentzat oso ona izango litzateke denboraldiko lehen garaipena Errealaren aurka lortzea.