Gaur egingo da 15garren mugarri festa, hasi Liztorretatik eta Epele auzoraino. Aurtengo edizioan, Hernani eta Donostiako herriarena den Landarbasoko muga bisitatuko dituzte ibiltariek, Hernanik Astigarraga eta Errenteriarekin egiten duen mugaren bat ere ikusiko dute. Guztira 10 mugarri dituzte bisitatzekoak bai gaztetxoek eta baita nagusiek ere. Lehenengoa Mugarriberri deitzen zaiona da eta honek Landarbaso, Errenteria eta Hernaniko muga egiten du. Gainerako gehienak Hernani eta Landarbasoren arteko muga erakusten dute.
Zati batzuk bidez
Mendiriz Mendiko kideek Kronikari esan diotenez, erabat mugaz muga joateko bidea ez dago erraza, aldapa haundiaz gain, sasi dezentea ere bai baitago. Zenbait zati bidez dituzte egitekoak eta beste zenbait zatitan nagusiak sartuko dira benetako mugari jarraitzera, baina gaztetxoek bidez egingo dituzte zati horiek. Urteroko moduan, Mendiriz Mendikoek dagoeneko egina dute ibilia, eta mugarriak bertan ote dauden ere konprobatu dute. Gainera, Kronikari esandakoaren arabera lupetik atera ere egin behar izan dute mugarriren bat. Horrez gain, bide zati batzuk garbitzeko lanak ere eginak dituzte eta dena pronto dago herritarrak mugak zelatatzera joateko. Indarrak hartzeko hamaiketakoa igoringo lepo inguruan dute egitekoa.
Mugarriak, porlanezkoak
Gaur ikusiko dituzten 10 mugarrietatik gehienak porlanez eginak dira baina badira harearriz edo karearriz egindakoak ere. Beste batzuetan berriz, mugarri nagusia porlanezkoa da, baina honen lagungarri dauden mugarriak dira harrizkoak. Hamar mugarri hauetako bat aipatzekotan Arriztuna deitzen zaiona aipatu liteke, Hernaniko mugarririk haundiena baita. Aldapan dago mugarria eta azpiko aldetik 11 metro ditu altueran. Hain haundia izanik urrititik ikusi liteke mugarri hau.
Goizetik eguerdira
Irteeta goizeko 08:30etan izango dute nagusi eta gaztetxoek, Urbieta Kaletik, Biteri atzetik. Bueltako autobusa, berriz 12:45ean izango dute Irubide jatetxe parea eta berriro ere Atsegindegira ekarriko dute jendea. yy