Ereñotzuko Ozenki abesbatzak hasi ditu ikasturte berriko entsaioak, Doinu Zale musika eskolan, Karabelen. Ostegunetan izaten dute entsaio nagusia, koruko kide guztiek batean, baina horrez gain soka bakoitzeko kideek beste entsaio bat izaten dute astean zehar: sopranoek astelehenean; bajuek asteartean; tenoreek asteazkenean; eta kontra-altuek ostegunean.
Urumea errekako jendea
Ozenki abesbatza 35 bat kidek osatzen dute gaur egun, eta Imanol Kamio da zuzendaria. Kiderik gehienak Ereñotzu bertakoak dira, baina, Hernani, Goizueta, Arano eta inguruko jendea ere bada, ia denak urumea errekakoak. Entsaioak hasita badaude ere ateak ez daude itxita eta inork koruan parte hartu nahi badu, osteguneko entsaiora azaldu besterik ez du.