Petritegiko sagardoak irabazi zuen Kizkia taldearen lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

ASTEAZKEN eguerdian izan zen Hernaniko eta Astigarragako hainbat sagardozalek osatzen duten Kizkia taldearen sagardo lehiaketako finala. Urtero antolatzen dute lehiaketa hau eta aurten Petritegiko sagardoa aukeratu dute onena.

Finalean 6 sagardo

Hiru kanporaketa jokatu dira eta guztira 20 sagardo ezberdin izan dira aurtengoan. Kanporaketaz kanporaketa, finalerako 6 sagardo aukeratu zituzten eta honakoak izan dira onenak aurten: 1. Petritegi 153; 2. Lizeaga 145,5; 3. Rezola 144,5; 4. Barkazitegi 143,5; 5. Otsua-Enea 138,5 eta 6. Baleio 133,5.

Gorrotxategiko postre berezia

Kizkiakoek eskerrak eman nahi dizkiote Gorrotxategi gozogile tolosarrari, finalerako ekarritako postre bereziagatik: sagarrarekin egindako bonboiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!