Izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

Gaur bukatzen da Udal Euskaltegian izena emateko epea. Nahi duenak anbulatorio zaharreko eraikinera jo dezake, goizez (09:00-13:00) edo arratsaldez (16:00-20:00); telefonoz, zenbaki honetan: 943 33 18 96; edo euskaltegi@hernani.net helbidera idatzita. Euskaltegitik gogorarazi nahi dute euskera dohain ikasteko aukera dagoela, matrikula bat zozketatuko baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!