Kontzentrazioa Iñaki De Juanaren egoera salatzeko
Askatasunak kontzentrazioa egingo du gaur, 18:00etatik 20:00etara, Zinkoenean, Iñaki De Juanaren egoera salatzeko. Gaur 54garren eguna bete da De Juanak gose greba hasi zuenetik.
Akanpada gaur gauean Plazan
Herritar talde batek baraualdia egin du azken bi ostiraletan De Juanaren egoera salatzeko, eta asteburu honetarako ekimenak antolatu dituzte: gaur gauean akanpada egingo dute Plazan, 20:00etatik biharko eguerdira arte. Gauerdian kazerolada iragarri dute. Bihar goizeko 11:30ean, berriz, bizikletan ibiliko dira herrian barrena. Herritarrei dei egiten diete parte hartzeko.
Etxeraten azken ostiraleko kontzentrazioa
Etxeratek, hilabeteko azken ostiraletako kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan Gudarien plazan. Ohar batean diote ´alarma gorriak` piztuta daudela eta Iñaki De Juana eta Jon Agirre presoen egoera gogoratuz, Espainia eta Frantziaren espetxe politika ´sadismo hutsa` dela diote. Bi estatuei aski da! esateko urriaren 7an Donostiako manifestaziora joatera deitzen diete herritarrei.