Kiroldegiko Pilates eta aerobic ikastaroetan badaude oraindik plazak

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

Eskaera haundia izan da eta, Pilatesen klase gehiago jarri dituzte.

Udal kiroldegitik jakinarazi dute oraindik geratzen direla plazak pilates eta aerobic ikastaroetan apuntatzeko. Pilatesen apuntatzeko eskaria haundia zen, eta 15eraino areagotu dute kopurua. Hala ere, zenbait toki bete gabe gelditu dira, klase hauetan: astearte eta ostegunetan 13:00etan eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30ean, 12:00etan, 15:00etan eta 17:00etan.

Aerobic-en ere bai

Aerobicen ere geratzen dira plazak, klase hauetan: astearte eta ostegunetan 09:30ean eta 15:00etan eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 09:10ean, 10:10ean, 15:10ean, 19:40ean eta 20:40ean. Horrez gain, aurten 12 eta 15 urte artekoentzat talde berri bat sortuko dute, eta klaseak 17:30ean izatea pentsatu dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Behar adina inskripzio bilduz gero, urriko lehen astean hasiko lirateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!