Igande musikatuak bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 30a

Bihar hasiko da Tilosetako kisokoan igande musikatuen denboraldi berria. Gasteizko Hala Bedi irratiko Hala Vibes saiokoak ariko dira reggae, rocksteady, dancehall eta antzekoak jartzen udazkeneko lehenengo saio honetan, 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek diotenez, orain arteko 33 sesioek harrera ona izan dute. Dena den, jendearen iritzia eta proposamenak jaso nahi dituzte. Helbide hauetara bidali daitezke: 188 P.K. 20120 Hernani, posta arruntaz, edo ixa74@hotmail.com..
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!