Pelotari hernaniarrek Gipuzkoako txapelketan aurrera jarraitzen dute eta gaur eta bihar partiduak izango dituzte. Nagusiak gaur jokatuko dituzte partiduak; Altzan, Altzatarrako pelotaria izango du arerio pelotari hernaniarrak, 11:15ean, bertako frontoian. Altzan jokatuko dute pala motzean ere hernaniarrek, arratsaldeko 17:30ean. Eskuz binaka, berriz, etxean jokatuko dute hernaniarrek, Aurrera-Saiaz II taldeko bikotearen aurka.
Jubenilak, gaur arratsaldean jokatuko dute Beasainen Murumendiren kontra, 16:00etan hasita eta, beste batzuk, bihar goizeko 11:00etan Añorga II taldeko bikotea izango dute parean.
Kadeteak, gaur jokatuko dute binakako partidua Oiarperen aurka kiroldegian, arratsaldeko 16:30ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!