Goiko zonaldeko ehiza postuak gaurtik aurrera zozketatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

Larregain, Akola, Igoin eta Antxista, Azketa, Etzalakoak dira postu horiek. Zozketa iluntzeko 20:00etan izango da, Txantxangorrin.

Gaur arratsaldean hasiko dira goiko zonaldeko ehiza postuak zozketatzen, Txantxangorri elkartean, 20:00etan. Batetik, Larregain, Ako-la eta Igoin zonaldeko 50 postu zozketatuko dira eta bestetik, Antxista, Azketa eta Etzalako beste 40. Horiekin batera, beheko zonaldeko postuak zozketatzen jarraituko dute, Oriamendi, Arizmendi eta Altzeagaingoak, abuztutik zozketan daudenak. Zozketan parte hartzeko, NAN agiria, zozketen txartela, ehiza lizentzia eta, edukiz gero, bazkide eta federatu txartelak eraman beharko dira. Goiko zonaldeko postuen prezioak hauek dira: Txantxangorriko bazkide eta federatuentzat, zozketan parte hartzeak 1,50 euro eta tokatuz gero, 30 zentimo gehiago. Federatuentzat, zozketan sartzea, 3 euro eta tokatuz gero, 60 zentimo gehiago eta ez federatuentzat, 6 euro eta tokatuz gero, euro bat gehiago. Postuak zozketaren ondorengo egunerako besterik ez dute balio eta zozketak egunero egingo dira.

Ehiztariek hala eskatuta

Txantxangorriko arduradunen arabera, ehiztariek hala eskatuta aurreratu dituzte zozketa egunak, ´birigarroak hasi direlako`. Zozketan egunero 150-200 lagun izaten omen dituzte, postu baten bila. Beda osoa hasi arte (urriak 12) postuetan bakarrik ehizatu ahal izango da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!