Bi dokumental gaur Karboneran

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 28a

Karbonera etxean bi dokumental izango dira gaur, 21:00etan hasita. Lehenengoa Masacre Oculta da, AEBk Irakeko gerran erabiltzen ari den arma kimikoen ingurukoa. Italiar telebistarako egindako lana da eta 20 minutuko iraupena du. Bigarren emanaldia 21:30ean izango da, Palestina hesien zirrikitutik. Euskal internazionalista batek Palestinari buruz osatutako dokumentala da, 40 minutukoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!