Argazki erakusketaren aurkezpena gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 28a

Natza elkarteak antolatuta Frankismoa Hernanin 36/06 argazki erakusketa egongo da, Antziola 7an. Inaugurazioa gaur da, arratsaldeko 20:00etan. Mertxe Etxeberria Alkate ohiak eta BH plataformako zerrendaburuak hitz batzuk egingo ditu eta Jon Ostolaza trikitilariak eta Mertxe Oliden kantariak Agur Intxorta maite diskoko kanta batzuk joko dituzte. Erakusketaz gain, hitzaldi eta bideo emanaldiak ere izango dira, urriaren 11ra artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!