Karobi elkarteak familia osoarentzako mendi irteera antolatu du datorren larunbaterako, irailak 30. Ibilbidea hau izango da: Karobi-Santa Barbara-Urnieta- Portu auzoa-Karobi. Ondoren bazkari bat egingo dute. Helbide honetan eman daiteke izena: joxeanamundarain@yahoo.es, bihar baino lehen. Helduentzako 10 euro balio ditu eta gazteentzat 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!