Antonio Miner izan zen onena, joan den larunbatean, Añorgan jokatutako Martin eta Santi III. omenaldian, 36 brila botata. Bigarren J.A. Belaunzaran urnietarra geratu zen, briletara berdinduta; hirugarren, Miguel Burugain Elur Txori elkartekoa, 36 brilarekin, eta laugarrenak, L. Azpiolea zeraindarrak ere brila berberak bota zituen. Tiraldi estua benetan.
Datorren igandean, San Miel jaien barruan, Gipuzkoako bola txapelketa jokatuko da Urnietako bolatokian, 09:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!