Urumea Bailara Bizirik-ek oso positibo baloratu du larunbateko manifestazioa

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 27a

Mobilizazio arrakastatsua bezala definitu zuen, ´nahiz eta eguraldiak ez lagundu`. 1.000 lagunetik gora bildu omen ziren.

Urumea Bailara Bizirik plataformak joan den larunbatean Errausketarik ez! lemapean egindako manifestazioaren balorazioa egin du. Bertan, ´oso balorazioa positiboa` egin dute, ´1.000 lagunetik gora` bildu zirela gogoratuz. Beren ustetan, manifestazioak erakutsi zuen ´gero eta jende gehiago ari dela kontzientziatzen erraustegiak dituen kalteetaz`.

Herri ezberdinetako jendea

Manifestazioan herri ezberdinetako jendea bildu zela aipatu du plataformak, eta horri `bildutako kopurua bezain garrantzitsua` irizten diote. ´Honek erakusten du kokalekuaren eztabaida antzua dela eta plataformek lanean jarraituko dutela, kokalekua bat edo bestea izan. Alternatibak badaude eta prest gaude denak aztertu eta egokienak martxan jartzen laguntzeko`.

Atxikimenduak

Plataformak nabarmendu nahi izan du manifestazioak izandako atxikimendu zerrenda zabala. Idatziz 12 talde edo alderdi atxikitu ziren eta beste askok beren presentziarekin eman zioten babesa mobilizazioari. Bukatzeko, zera diote: ´ikusitakoak indarra ematen digu lanean jarraitzeko`. Hau dela eta, jendeari dei egiten diete mobilizatzen jarraitzeko, Gipuzkoako zaborren kudeaketaren auziari, denon artean bilatu behar diogulako soluziorik egokiena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!