Herri kirolak gazteentzat bihar Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

Arratsaldeko 16:30ean izango dira eta parte hartzeko goizean eman beharko da izena.

Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzako Aisia programaren barruan, kale hezitzaileek herri kirolak antolatu dituzte biharko, irailak 30, Atsegindegin, 11 urtez gorako gazteentzat. Herri kirolak 16:30ean hasiko dira eta lokotxak, sokatira eta txingetan aritzeko aukera izango du hara hurbiltzen denak, hori bai, lehendabizi izena eman beharko du, egunean bertan, 11:30etik 13:30era, Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!