Antzerki zikloa urriaren 18, 19 eta 20an Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 29a

Kultur ekintza gehiago ere egingo dira urriko hilabetean: erakusketak, kontzertuak, eta ipuin kontaketak eskainiko dituzte. Mikologi jardunaldiak urriaren 19tik 22ra izango dira.

Urriaren 18, 19 eta 20an , 20:00etan hasita, Antzerki zikloa izango da Biteri kultur etxean eta horren barruan, hiru antzezlan ikusi ahal izango dira: El vendedor de tiempo, Larru haizetara eta El avaro de Moliere. Hiruetatik bi gazteleraz dira eta bat euskeraz, Larru haizetara, alegia. El vendedor de tiempo lana Ados teatro konpainiak egina da, Garbi Losadaren zuzendaritzapean. Joxan Goikoetxea hernaniarrak musikatu du eta besteak beste, Koldo Losada, Lierni Fresnedo, Ainhoa Aierbe eta Carlos Nguemak hartzen dute parte. Musikal hau Fernando Trias de Besek idatzitako best-sellerean oinarrituta dago eta, komedia eran, gure denbora eta bizitza errekuperatzeko gonbitea luzatzen dio ikusleari. Urriaren 18an ikusi ahal izango da. Urriaren 19an ikusi ahal izango den Larru Haizetara lana Bikoteatroarena da, Aitor Mazok zuzendua. Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira aktoreak eta euskaldunen arteko sexuaz hasnarketa bat egiten du. Zikloaren azken egunean, 20ean, El avaro de Moliere eskainiko du Tábola Rassa konpainiak, Jordi Bertranek egina eta Miquel Gallardo eta Olivier Benoitek zuzendutako lana. Azken honek antzeztu ere egiten du Moliereren El Avaro obraren moldaketa horretan, non uraren eskasiaren ondorioak azalduko dituzten.

Kultur ekintza gehiago

Urrian ez da antzerkia bakarrik izango, ordea. Biterin kontsumoari buruzko erakusketa ikusgai izango da, 2tik 9ra, eta Euskal Herriaren animazioari buruzkoa 17tik 31ra. Musikak ere izango du bere tartea, eta hilaren 15a kenduta, beste igandeak musikatuak izango dira, Tilosetan. Landarbaso abesbatzak eta Hernaniko musika bandak ere kontzertua emango dute, 7an eta 8an, Biterin. 19tik 22ra, mikologi jardunaldiak antolatu ditu Urretxa elkarteak. 24 eta 28an ipuin kontaketa eta haurrentzako antzerkia izango dira. w

Urriko eskaintza

2-9: Kontsumoari buruzko erakusketa ibiltaria.

7: Landarbaso abesbatzaren kontzertua, 19:00etan

8: Hernaniko musika bandaren kontzertua, 13:00etan.

14: Kalez kale kantari

18, 19, 20: Antzerki zikloa.
-18an: El vendedor de tiempo
-19an: Larru haizetara
-20an: El avaro de Moliere

1, 8, 22, 29: Igande musikatuak, Tilosetan, 18:00etan

19-22: Mikologi jardunaldiak.

17-31: Euskal Herriko animazioaren erakusketa, 1980-2004.

24: Ipuin kontaketa Pello Añorgarekin, liburutegian 17:30ean.

28: Haurrentzako antzerkia: ‘Kuku aitonaren erlojua’.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!