Hernani eta inguruko udalek bultzaturiko kultur trukaketa programaren barruan sartzen da. Bidaia Aste Santuan izango da.
Hernani, Astigarraga eta Urnietako gazteek 2007ko Aste Santuan Hungariara bidaiatzeko aukera izango dute, herri horietako udalek bultzaturiko kultur trukaketa programaren barruan. Bidai horrek, Hungaria bisitatu eta Budapesteko familia batekin sei egunez bizitzeko aukera emango die, horrela, beste kultura bat ezagutu eta solidaritatea eta errespetuari bidea egiten laguntzeko.
Bidaia 15, 16 eta 17 urteko gazteei zuzenduta dago eta taldea 25ekoa izango da, gehienez. Gazteak, adin berdintsuko seme-alabak dituzten familiekin biziko dira han eta bi hezitzailek antolatuko dituzte egonaldian burutu beharreko ekintzak. Bidaiak 300 euroko kostua izango du familiako; gainontzekoa Europar batzordeak eta Udalak emango du. Matrikulazio epea urriaren 2tik 11ra izango da eta matrikularekin batera 60 euro ordaindu beharko dira gastuaren aurrerapen gisa. 2007ko uztailean, gazte hungariarrak etorriko dira hona.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!