Ostiraletan baraualdiak burutzen ari dira herritar batzuk, Iñaki de Juana presoaren egoera salatzeko. Gaur, De Juanak 51 egun gose greban bete dituela gogora arazi nahi dute eta, astebururako ekimenak antolatu dituzte. Ostiralean, akanpada egingo dute Gudarien plazan 20:00etatik larunbateko 12:00ak arte. Ostiralean, 00:00etan, kazerolada egingo dute. Larunbatean, 11:30ean, bizikleta martxa egingo dute herrian barrena. Dei egiten diete herritarrei parte har dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!