Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarra Biterin izango da gaur arratsaldean. Bi saio egingo ditu, aurrena 17:30ean, 3-4 urteko haurrentzat eta bigarrena 18:00etan, 5-7 urtekoentzat. Hernaniko Udalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Ez da estreinakoa aldia izango Lurrentzat gaurkoa, lau urte baitaramazki Hernanin, haurren belarriak gozatzen. Ziur haurrak irrikitan egongo direla beren irudimenarekin fantasiazko istorietan murgiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!