‘Nomadak TX’ filmea estreinatuko dute gaur Donostiako Kursaalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 26a, 03:00

Oreka TX txalapartariak eta egindako bidaiak dira protagonista. Sarrerak hiru ordutan agortu ziren.

Nomadak TX filmea estreinatuko dute gaur 19:00etan, Kursaal 2 aretoan, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Bereziak sailean. Filmea Raul de la Fuentek zuzendu du eta gogora ekartzen ditu, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak, Oreka TXeko kideek, India, Sami herria, Maroko eta Mongolian barrena egindako bidaiak, txalaparta kulturen arteko topaleku bihurtzeko asmotan . Estreinuaz gain, beste bitan emango dute filmea: bihar 18:30ean, Antiguo Berri zinemetan eta etzi, Printzipen, 18:30ean, baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!