Buruz buruko Kronika pelota txapelketako izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 25a, 03:00

Urri erdian hasiko da buruz buruko Kronika pelota txapelketa eta izen ematea zabalik dago urriaren 4ra arte. Hernaniko Kronikan bertan eman behar da izena (Larramendi 11) eta ordaindu beharrekoa 5 euro da parte hartzaile bakoitzeko.

Lauterdi barruan
Buruz buruko txapelketa lauterdi barruan jokatuko da eta ligaska izango da hasieran. Bi final jokatuko dira aurten: ligaskan aurrena gelditzen diren bi hernaniarren artekoa bata, eta hernaniarrak ez diren bi lehenengoen artekoa bestea. Parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da egutegia, baina, txapelketa urte bukaerarekin bukatuko da, finala abenduaren 30erako baitago iragarrita. Izen emateko baldintza bakarra da 18 urtetik gora izatea eta jende asko bada, hernaniarrek izango dute lehentasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!