Hernaniko Gartzia Goldaratz kaleko bizilaguna naiz eta nire kaletik Balantxa aldapara igarotzeko zubiazpiko pasagunearen egoera salatu nahiko nuke. Zaborkeriz betetako pasagunea izan da betidanik, baina gaurko egoera jasanezinezkoa da. Orain dela gutxi bukatu dituzte zubian egindako itxura aldatzeko obrak eta uste nuen aprobetxatuko zutela zubipeko pasarte hori txukuntzeko eta beste era batean jartzeko baina gizaixoa ni! inoiz baino zikinago dago!, herriko zakur guztien ikuilua bihurtu dela ematen du. Eta, ez bakarrik alboko hondarretan, baita erdiko pasabidean ere. Ez da Udaletxeko inor hortik pasatzen? Eta horrela, noiz arte?
Xabier Odriozola Astiz